Gaintzan etxebizitza bat salduko du udalak, Ostatu Etxeberri etxean
Gaintzako Udalak Ostatu Etxeberri eraikin berriko lokal bat lehiaketa bidez saldu edo izendatuko du. Edozein erabilera izan dezake 2 zenbakidun lokalak, eta etxebizitza izan daiteke. 129 metro koadro erabilgarri ditu, eta lehenengo solairuan dago. Bi terraza ditu. Esleipenaren gutxieneko prezioa 120.000 euro da. Eskaintzak urriaren 15erako aurkeztu behar dira, Gaintzako udaletxean. Aurrez han jaso behar da dokumentazioa eta informazioa. Eskaintza-gutunak hilaren 19an zabalduko dituzte, 13:00etan. Itsasondon pisua errentan Itsasondoko Udalak, bere aldetik, udal jabetzako pisu bat errentara atera du, hileko 300 euroko prezioan. Kale Nagusiko 7. zenbakidun atarian, lehen solairuko eskuinaldeko etxebizitza da. Eskaerak urriaren 17rako aurkeztu behar dira, udaletxean.
Gaintzako Udalak Ostatu Etxeberri eraikin berriko lokal bat lehiaketa bidez saldu edo izendatuko du. Edozein erabilera izan dezake 2 zenbakidun lokalak, eta etxebizitza izan daiteke. 129 metro koadro erabilgarri ditu, eta lehenengo solairuan dago. Bi terraza ditu.
Esleipenaren gutxieneko prezioa 120.000 euro da. Eskaintzak urriaren 15erako aurkeztu behar dira, Gaintzako udaletxean. Aurrez han jaso behar da dokumentazioa eta informazioa. Eskaintza-gutunak hilaren 19an zabalduko dituzte, 13:00etan.
Itsasondon pisua errentan
Itsasondoko Udalak, bere aldetik, udal jabetzako pisu bat errentara atera du, hileko 300 euroko prezioan. Kale Nagusiko 7. zenbakidun atarian, lehen solairuko eskuinaldeko etxebizitza da.
Eskaerak urriaren 17rako aurkeztu behar dira, udaletxean.