Larunbateko manifestaziora joateko deia egin dute goi tentsio linearen aurkako plataformakoek
Atzo arratsaldean prentsaurrekoa eman zuten goi tentsio linearen aurkako plataformako kideek Ordiziako plazan, Goierriko hainbat aurpegi ezagunekin batera. Bertan, goi tentsioko linearen proiektuaren inguruan dagoen informazio falta salatu eta, beste behin, proiektu honek ekar ditzakeen kalteen inguruko informazioa eman zuten. Proiektu honen aurka borrokatzen jarraitzeko asmoa erakutsi zuten, eta datorren larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin zieten goierritar guztiei, zein Goierritik kanpokoei. Manifestazioa larunbat eguerdiko 12:00etan hasiko da Ordiziako plazan eta Beasaingo plazaraino joango dira.