“Gaur ez digute irabazten utzi, ez dago dudarik”
19 eta 17 galdu du asteburuan Ampo Ordiziak VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontrako partida Valladoliden. 0-17 irabazten joan ziren ordiziarrak, baina Quesosek buelta eman zion partidari hiru entsegurekin eta bi transformaziorekin. Ordiziarrek ez ...
19 eta 17 galdu du asteburuan Ampo Ordiziak VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontrako partida Valladoliden. 0-17 irabazten joan ziren ordiziarrak, baina Quesosek buelta eman zion partidari hiru entsegurekin eta bi transformaziorekin. Ordiziarrek ez dute gustura amaitu Itziar Diaz epailearen lanarekin, eta hori Axio Araña entrenatzaileak taldearen webgunean idatzitako testuan irakur daiteke.
Bigarren zatian etorri zen aginbehera. Epaileak Aizpurua eta Xapo Crende kaleratu zituen, eta jokalari gehiago zituztela baliatuta, Quesosek bi entsegu lortu zituen. 60. minutua igarota, denbora tarte labur batean Ampo Ordiziako bi jokalari kaleratu zituen berriro ere epaileak, eta ia partida amaierara arte 13 jokalarirekin jokatu behar izan zuten ordiziarrek. Partida amaierarako bost minutu falta zirenean Valladolideko taldeak beste entsegu bat lortu zuen, eta epaileak partida bukatutzat eman zuen orduan, ordiziarren haserrea areagotuz.
Halako neurrigabeko zigorrik inoiz ikusi gabekoa zela azaldu zuen Arañak partida amaieran. “Egiten genuen guztia gure aurkako kolpe batean eta kanporaketa batean bilakatzen zen. Horrela normala da jokalariak ez egotea zentratuta. Gaur ez digute irabazten utzi, ez dago dudarik”