Hauteskunde usaina gaur Lazkaoko azokan
Astelehena gaur, asteroko azoka egiten ari dira Lazkaoko plazan, ohiko baserritarrak eta merkatariak. Baina, kanpainako lehen astelehena ere badenez, hauteskundeetarako proposamenak, botoak eta oparitxoak ‘saltzen’ ere ibiliko dira politika...
Astelehena gaur, asteroko azoka egiten ari dira Lazkaoko plazan, ohiko baserritarrak eta merkatariak. Baina, kanpainako lehen astelehena ere badenez, hauteskundeetarako proposamenak, botoak eta oparitxoak ‘saltzen’ ere ibiliko dira politikariak. Bi alderdik aukeratu dute gaurko Lazkaoko plaza: PSE-EEk eta EH Bilduk.
Alderdi Sozialistako kideak 11:00etan hasiko dira arrosak banatzen. Herriko Juanma Serna zinegotziarekin batera, Susana Corcuera (Gipuzkoako zerrendan 2.a), Jesus Zaballos (6.a), Fernando Fariñas zumarragarra (8.a), Iñaki Dubreuil ordiziarra eta Bixen Itxaso (5.a) ibiliko dira.
EH Bilduk 11:30erako iragarri du propaganda-banaketa. Gipuzkoako hautagaiak ibiliko dira plazan, eta Lorea Agirrek (10.a zerrendan) adierazpenak egingo ditu. Arratsaldean, 19:00etan, Urretxuko Gernikako Arbola plazan ekitaldi politikoa egingo du EH Bilduk, Marian Beitialarrangoitia legazpiarrarekin eta Rebeka Uberarekin.