Lehen sektorearen garrantzia azpimarratu du Joseba Egibarrek Ordizian
Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako zerrendaburuak lehen sektoreak gizartearentzako duen garrantzia azpimarratu du goizean Ordizian egin duten ekitaldian. Aramendi baserrian izan dira Egibar eta alderdi jeltzaleko eskualdeko hainbat ordezkari. Egibar izan ...
Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako zerrendaburuak lehen sektoreak gizartearentzako duen garrantzia azpimarratu du goizean Ordizian egin duten ekitaldian. Aramendi baserrian izan dira Egibar eta alderdi jeltzaleko eskualdeko hainbat ordezkari. Egibar izan da hitza hartu duen bakarra, eta “Goierrin ezaugarri diren industria eta nekazaritza” izan ditu hizpide. Nekazaritzari eman dio, ordea, gaur garrantzia.
Lehen sektorearen lehiakortasuna eta bertakotasuna azpimarratu ditu, eta biak elkarrekin joatea beharrezkoa dela esan du. Etorkizunean nekazaritzak ere lehiakorra izan behar duela esan du, “orain den bezalaxe”, eta sektore guztiek bezala hobetzen jarraitu behar duela, “gainerakoen baldintza berdinetan”. Lehiakortasun hori, baina, bertakotasunarekin uztartuta joatea derrigorrezkoa izan behar da Egibarren iritziz, eta “bertan ekoitzitakoa bertan saltzeko moduak” behar direla gaineratu du.
Hori dena horrela izan dadin lan egiteko konpromisoa adierazi du EAJk gaur Ordizian, “euskaldunok gure produktuak eskura ditugulako”. Lehen sektoreak ere bere etorkizuna bermatzeko eskubidea duela esanez amaitu du ekitaldia Egibarrek.