Nazioen Mundua Kilometroetan izan da
Nazioen Munduako hainbat kidek egun osoan zehar postua jarri zuten atzo Andoaingo Martin Ugalde parke inguruan, Kilometroak ospatzen zirela eta. Bertan herri ekimena eta dokumentaren inguruko kamisetak, poltsak, txapak, dokumentalaren soinu banda, gaz...
Nazioen Munduako hainbat kidek egun osoan zehar postua jarri zuten atzo Andoaingo Martin Ugalde parke inguruan, Kilometroak ospatzen zirela eta. Bertan herri ekimena eta dokumentaren inguruko kamisetak, poltsak, txapak, dokumentalaren soinu banda, gazta zatiak… saldu zituzten dokumentalaren gastuei aurre egiteko. Postua jartzeaz gain, zenbait erakustaldi ere egin zituzten. 12:00etatik 13:00etara Joxe Mari esnaola aizkolariak enborra moztu zuen eta goian ikurrina jarri zuen. Geroxeago, 14:00ak aldera, Gazta Zati Bat dokumentalaren proiekzioa egin zuten Jon Maia zuzendariak aurkeztuta. Antolatzaileen arabera “jende asko bertaratu zen dokumentala ikustera”.