Onik azaldu da Ataunen bila ari ziren gaztea
Atzoz geroztik Ataunen bila zebiltzan 21 urteko gaztea “onik” azaldu da, gaur goizean. Atzo iluntzeaz geroztik aritu dira gaztearen bila Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak, DYA eta boluntarioak. Bizikletan ibiltzera atera zen, eta etxera itzu...
Atzoz geroztik Ataunen bila zebiltzan 21 urteko gaztea “onik” azaldu da, gaur goizean. Atzo iluntzeaz geroztik aritu dira gaztearen bila Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak, DYA eta boluntarioak. Bizikletan ibiltzera atera zen, eta etxera itzuli ez zenean, senideek abisua eman zuten. Lizarrusti eta Lazkao artean ibili dira haren bila, gauean. Hala ere, gaztea —21 urteko Lazkaoko mutil bat da— bere kabuz iritsi da Lizarrustiko aterpetxera, eta handik telefonoz hots egin die familiakoei —sakelako telefonoaren seinalerik ez da hartzen inguru hartan—. Antza denez, mendiko bizikletarekin Lizarrustitik abiatu zen. Galdu egin zen, eta itzulerako bidea aurkitu ezinik, gaua basoan igaro du. Goizaldean, mendizale batekin topo egindakoan lortu du atzera Lizarrustira iristeko bidea aurkitzea. Onik da.