CAFek Helsinkiko metrorako hogei unitate egiteko kontratua lortu du
Beasaingo CAF enpresak 140 milioi euroko kontratua lortu du, Helsinkiko metrorako 20 unitate egiteko. HKL enpresa publikoak gaur jakinarazi du CAF enpresari emango diola eskaria; Alemaniako Siemens etxeareki lehiatu da Beasaingo enpresa. Trenak egiteko gaitasunaz gain, CAFek eskaintzen dituen prezioa, mantenu kostuak, lana bukatzeko fidagarritasuna eta berrikuntza teknikoa ere izan dituzte kontuan. 20 unitate horietako bakoitzak, lau bagoi izango ditu, eta 2016 urtearen bukaerarako martxan izan nahi dute metroa.
Trenak egiteko gaitasunaz gain, CAFek eskaintzen dituen prezioa, mantenu kostuak, lana bukatzeko fidagarritasuna eta berrikuntza teknikoa ere izan dituzte kontuan. 20 unitate horietako bakoitzak, lau bagoi izango ditu, eta 2016 urtearen bukaerarako martxan izan nahi dute metroa.