Legorretako Udalaren kultura lan-taldeak prestatutako egitaraua bihar hasiko da. Kultur asteak bost egun iraungo du, egunero ekitaldi bat baino gehiagorekin. Herritarrentzat zuzendutako saioen ondoan, interes zabala eta erakarmen handia izan ohi duten hitzordu gehiago izango da, hala nola Legorparty informatika topaketa (ostiral iluntzetik igandera), Goierriko odol emaileen urteko festa eta domina banatzea (igandean), edota Aitzol Aramaioren omenezko film laburren lehiaketako sari emate ekitaldia (larunbatean 20:00etan). Legorretako Kultur Astearen egitarau osoa: Asteazkena, urriak 17 17:30. Hitzaldia: ‘Bizitza autonomorako trebetasunak’. Herri Zineman. 18:30. Buruhandiak. 19:30. Kantu jira, udaletxe aurretik abiatuta, Elekun abesbatzarekin. Osteguna, urriak 18 17:00. Maite Franko ipuin kontalaria, ‘Hil ala biziko ipuinak’. Liburutegian. 17:30. Hitzaldia: ‘Belaunaldien arteko elkartasuna’. Herri Zineman. 19:00. Buruhandiak. 19:30. Hitzaldia: ‘Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea. Iragana eta geroa’. Elkartearen lehendakari Sabin Urtzelaik. Udaletxeko areto nagusian. Ostirala, urriak 19 16:30. Jubilatuentzat jokoak: potea, igela eta toka. 19:00. Buruhandiak. 19:00. Legorparty 2012 informatika topaketaren hasiera. Patxi Ezkiaga Kultur Etxean. 23:00. Legorretako 18. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean. Larunbata, urriak 20 11:00etatik 14:00etara: ibilgailu klasikoen bilkura, plazan. 17:30. Legorretako II. Kaleko Atletismo Erakustaldia. Gorako jauzia, pisu jaurtiketa eta txandakako korrika saioak. 19:30. Legorretako III. Pintura Lehiaketaren sari emate ekitaldia. 20:00. Aitzol Aramaioren omenezko I. Film Labur Lehiaketaren sari emate ekitaldia. Pelikulen [...]
Olaberriko Carrefour saltokiko langileek bi protesta-elkarretaratze egingo dituzte etzi, ostirala, 12:00etan eta 18:00etan, ordu erdinakoak. Ordutegiaren «liberalizazioa» salatuko dute, esku-orriak ere banatuta. LABek azaldu duenez, uztailaren 25etik...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko lehendakari Sabin Urtzelaik hitzaldia egingo du, bihar, Legorretan. Gidatzen duen elkartearen iraganaz eta etorkizunaz mintzatuko da, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Legorretako kultur astearen barruan sartu dute...
Ataun Kirol Elkarteak antolatzen duen Hiru Auzoetako Korrikaldia urriaren 28an jokatuko da, igandearekin, 11:00etan hasita. Izena emateko bideak zabaldu dituzte jada, kirolprobak.com edo ataun.net webguneetan. Aurretik apuntatzea 10 euro da, eta egun b...
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak urriaren 31ra bitarte kobratuko die Ataungo zergadunei uraren, arazketaren eta saneamenduaren tasa, zein egindako kontsumoaren kostua. Atzo hasi zen ordaintzeko borondatezko epea, aurrezki kutxen bitartez. Urteko hirugarren ...
Emarock dokumentala proiektatuko dute bihar Ordiziarock jaialdiaren barruan. 18:00etan hasiko dute emanaldia, Barrena kultur etxean. Honi lotuta, izen bereko erakusketa ikusgai dago kultur etxeko atarian. Emakumea eta musikaren mundua lotzen dituzte b...
Aizkorri mendizale elkarteak, Goierri garaira antolatu du asteburuko irteera. Igande goizean, Urretxura joan eta handik Santa Barbara mendira igoko dira. Irteera horretan, herriko ikastetxeetako umeek eta haien gurasoek ere parte hartuko dute. Parte ha...
Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez jaialdia egingo dute igande honetan, Zizur Txikian. Bertara joateko autobusa antolatu du Andramendi ikastolak. Beasaingo tren geltokitik abiatuko da, 09:00etan; bueltako bidea berriz, 19:00etan hasiko du. Izen...
Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea ematea du xede
Olaberriko Aizpea etxeko Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain senar-emazteek irabazi zuten, ostiralean, Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko 29. Gazta Txapelketa. 440 puntu eskuratu zituzten, bigarren geratu zen Urdazubiko (Nafarroa) Manuel Bengoetxearenak baino bi gehiago. Hirugarren Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa izan zen, laugarren Ilarduiako (Araba) Lezea, eta bosgarren Gipuzkoako txapeldun Joseba Intsausti ordiziarra. Txapeldunek apirilean egindako gazta ketu bat eraman zuten. “Zalantzan egon ginen mendiko gazta aurkezteko, baina goiko larreek esneari beste ukitu bat ematen diote, koipe gehiagorekin, eta gehiago kostatzen zaio heltzen”, esan du Eli Arrillagak. Urbian daude oraindik, Ttonttor txabolan. Hamar-hamabost egun barru jaisteko asmotan dira. Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko lehiaketetatik sailkatutako aurreneko hamar artzainek parte hartu zuten lehiaketan. Etxezarretak eta Arrillagak laugarren aldiz irabazi dute.
Lazkaotik Beasain aldera dagoen Hiribarren kalea itxita egongo da, zirkulazioarentzat. Bihar goizean, osteguna, moztuko dute errepidea, eta astebete iraungo du hala, gutxi gora-behera. Iturgaitzagako biribilgunearen lanetan, saneamenduko hodiak lurpera...
Agauntza guraso elkarteak haurren heziketari buruzko hitzaldi bat antolatu du, Irriargi taldearekin elkarlanean. Astelehenean izango da, urriak 22, Joxemiel Barandiaran herri eskolako liburutegian, 18:00etan. Benjamin Barandallak Sorkuntzarako heziketa...
Beasaingo CAF enpresak 140 milioi euroko kontratua lortu du, Helsinkiko metrorako 20 unitate egiteko. HKL enpresa publikoak gaur jakinarazi du CAF enpresari emango diola eskaria; Alemaniako Siemens etxeareki lehiatu da Beasaingo enpresa. Trenak egiteko gaitasunaz gain, CAFek eskaintzen dituen prezioa, mantenu kostuak, lana bukatzeko fidagarritasuna eta berrikuntza teknikoa ere izan dituzte kontuan. 20 unitate horietako bakoitzak, lau bagoi izango ditu, eta 2016 urtearen bukaerarako martxan izan nahi dute metroa.
Espazio berriak baliabideak ugaritu ditu; erditze gelek intimitatea gorde eta profesionalen lana erraztuko dute
Ordiziako Iruburueta kalean norantza bakarrean ibili ahalko dira ibilgailuak aurrerantzean. Udalaren webgunean azaldu dutenez, ez dago bi ibilgailurentzako lekurik. Debeku seinalea Lapurdi kaleko bidegurutzean jarri dute, eta puntu horretatik aurrera, ...
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak, udalarekin elkarlanean, zozketa berezi bat jarri du martxan datozen egunetarako. Bertan, azaroaren 3an egingo den Beasaingo Odolki Lehiaketan epaimahaiko kide izateko bi postu zozkatuko dituzte. Parte hartzeko egin...
Ordiziako Mendizaleak elkarteak mendi irteera egingo du igandean. Arantzazu eta Zabalaitz artean ibiliko dira. 7:30ean irtengo dira.