Carrefourren ordutegiak zabaltzearen aurka bilkurak egingo dituzte langileek, ostiralean
Olaberriko Carrefour saltokiko langileek bi protesta-elkarretaratze egingo dituzte etzi, ostirala, 12:00etan eta 18:00etan, ordu erdinakoak. Ordutegiaren «liberalizazioa» salatuko dute, esku-orriak ere banatuta. LABek azaldu duenez, uztailaren 25etik...
Olaberriko Carrefour saltokiko langileek bi protesta-elkarretaratze egingo dituzte etzi, ostirala, 12:00etan eta 18:00etan, ordu erdinakoak. Ordutegiaren «liberalizazioa» salatuko dute, esku-orriak ere banatuta. LABek azaldu duenez, uztailaren 25etik aurrera ordubete gehiago luzatu du Carrefourrek supermerkatua irekita egongo den denbora. Lehen 09:30etik 21:30era zena, 09:00etatik 22:00etara da.