Odolki lehiaketan epaimahai kide izateko bi postu zozkatuko du Bareakek
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak, udalarekin elkarlanean, zozketa berezi bat jarri du martxan datozen egunetarako. Bertan, azaroaren 3an egingo den Beasaingo Odolki Lehiaketan epaimahaiko kide izateko bi postu zozkatuko dituzte. Parte hartzeko egin...
Beasaingo Bareak merkatari elkarteak, udalarekin elkarlanean, zozketa berezi bat jarri du martxan datozen egunetarako. Bertan, azaroaren 3an egingo den Beasaingo Odolki Lehiaketan epaimahaiko kide izateko bi postu zozkatuko dituzte.
Parte hartzeko egin behar den bakarra, aste honetan zehar Bareak elkarteko dendetan erosketaren bat egitea izango da. Erosketa hori egitarekoan, orri bat jasoko du bezeroak, bere datuak betetzeko. Bezero bakoitzak, behin bakarrik parte hartu ahal izango du lehiaketan.
Izena emateko epea zabalik dago jada eta astelehenera arte, hilak 22, izango da parte hartzeko aukera. Zozketa berriz, hilaren 23an egingo dute, 14:30ean, Bareak elkartearen egoitzan.