Olaberriko Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillagaren gazta, Euskal Herriko onena
Olaberriko Aizpea etxeko Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain senar-emazteek irabazi zuten, ostiralean, Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko 29. Gazta Txapelketa. 440 puntu eskuratu zituzten, bigarren geratu zen Urdazubiko (Nafarroa) Manuel Bengoetxearenak baino bi gehiago. Hirugarren Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa izan zen, laugarren Ilarduiako (Araba) Lezea, eta bosgarren Gipuzkoako txapeldun Joseba Intsausti ordiziarra. Txapeldunek apirilean egindako gazta ketu bat eraman zuten. “Zalantzan egon ginen mendiko gazta aurkezteko, baina goiko larreek esneari beste ukitu bat ematen diote, koipe gehiagorekin, eta gehiago kostatzen zaio heltzen”, esan du Eli Arrillagak. Urbian daude oraindik, Ttonttor txabolan. Hamar-hamabost egun barru jaisteko asmotan dira. Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko lehiaketetatik sailkatutako aurreneko hamar artzainek parte hartu zuten lehiaketan. Etxezarretak eta Arrillagak laugarren aldiz irabazi dute.
Olaberriko Aizpea etxeko Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain senar-emazteek irabazi zuten, ostiralean, Idiazabalen jokatu zen Euskal Herriko 29. Gazta Txapelketa. 440 puntu eskuratu zituzten, bigarren geratu zen Urdazubiko (Nafarroa) Manuel Bengoetxearenak baino bi gehiago. Hirugarren Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa izan zen, laugarren Ilarduiako (Araba) Lezea, eta bosgarren Gipuzkoako txapeldun Joseba Intsausti ordiziarra.
Txapeldunek apirilean egindako gazta ketu bat eraman zuten. “Zalantzan egon ginen mendiko gazta aurkezteko, baina goiko larreek esneari beste ukitu bat ematen diote, koipe gehiagorekin, eta gehiago kostatzen zaio heltzen”, esan du Eli Arrillagak. Urbian daude oraindik, Ttonttor txabolan. Hamar-hamabost egun barru jaisteko asmotan dira.
Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko lehiaketetatik sailkatutako aurreneko hamar artzainek parte hartu zuten lehiaketan. Etxezarretak eta Arrillagak laugarren aldiz irabazi dute.