Ordiziako Iruburueta kalea noranzko bakarrekoan bihurtu dute
Ordiziako Iruburueta kalean norantza bakarrean ibili ahalko dira ibilgailuak aurrerantzean. Udalaren webgunean azaldu dutenez, ez dago bi ibilgailurentzako lekurik. Debeku seinalea Lapurdi kaleko bidegurutzean jarri dute, eta puntu horretatik aurrera, ...
Ordiziako Iruburueta kalean norantza bakarrean ibili ahalko dira ibilgailuak aurrerantzean. Udalaren webgunean azaldu dutenez, ez dago bi ibilgailurentzako lekurik. Debeku seinalea Lapurdi kaleko bidegurutzean jarri dute, eta puntu horretatik aurrera, ezingo da gorantz joan. Lapurdi kaleko bizilagunak bi norantzetan ibili ahalko dira. Gainerako bizilagunek berriz, Samperio kaletik edo San Joan auzotik egin beharko dituzte joan-etorriak.