Aramako San Martin festak aterpean
San Martin jaiak ari dira ospatzen Araman. Euriari aurre eginez, arratsaldean haur batzuk frontoian zeuden jolasetan igaro dute arratsaldea: puzgarria, zezen mekanikoa, sokadun jolasak, autotxoentzako zirkuitua… Helduxeagoak, berriz, musean ari d...
San Martin jaiak ari dira ospatzen Araman. Euriari aurre eginez, arratsaldean haur batzuk frontoian zeuden jolasetan igaro dute arratsaldea: puzgarria, zezen mekanikoa, sokadun jolasak, autotxoentzako zirkuitua… Helduxeagoak, berriz, musean ari dira tabernan. Zortzi bikote ari dira jokoan. 20:30ean gaztina jana eta Bide Batez musika taldeek joko dute plazan jarri duten karpan.













