
Ampo Ordiziak 7-34ko emaitza lortu du Hernanin. Atsedenaldian jada 0-17 zihoazen. Ordiziarrek 25. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute, Tom Quarrie txartel gorriarekin bidali dutelako, Ion Olanori muturreko bat emateagatik. Partidar...

Ataunen ere San Martin jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan. Gaur goizean giro hobea izan badute ere, arrasaldea karpapean pasa behar izan dute. Irrien lagunen ikuskizunaz gozatu dute haur zein gurasoek, kanpoan sekulako zaparrada ari zuen bitartea...

Jende asko bildu da euskararen aldeko Lipdubean Legazpin. Kontseiluak antolatuta, herriko ikastetxeetako eta eragile desberdinetako kideak kalera atera dira, D-Pintxos taldearen erritmora euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko. Ikastetxeetako ikasle...

San Martin jaiak ari dira ospatzen Araman. Euriari aurre eginez, arratsaldean haur batzuk frontoian zeuden jolasetan igaro dute arratsaldea: puzgarria, zezen mekanikoa, sokadun jolasak, autotxoentzako zirkuitua… Helduxeagoak, berriz, musean ari d...

Jendetza ibili da goiz osoan zehar Zegaman. Eguerdian euria hasi badu ere, goiz osoan zehar giro ona egin du eta horrek bisitari ugari erakarri du. Eugerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egin dute plazan eta jende dezente bildu da. Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta txapelketa Olaberriko Aizpea Gaztandegiak lortu du, bigarren postuan Munaingo (Araba) Zabaleta kooperatiba gelditu da eta hirugarren saria Galarretako (Araba) Azkarra kooperatibak lortu du. Hurrenez-hurren, honakoak dira San Martin hauetako herritarren arteko abere lehiaketako irabazleak: Ardietan: Jesus Etxeberria Bildotsetan: Iban Aizpeolea Ahuntzetan: Iban Aizpeolea Antxumeetan: Ander Lasa Pirenaika behietan: Iñaki Labaka Behi mestizoetan: Segundo Arrizabalaga Behi suizoetan: Joxe Azurmendi Zezenetan: Andres Zabaleta Zaldietan: Joxe Domingo Ariztimuño Etxeko behorretan: Jabier Arrondo Mendiko behorretan: Xabier Azurmendi Pilotalekuan sariak banatzen ari ziren denboran, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatzeko kontzentrazioa ere egin da pilotalekuko armailetan. Behin sari denak amaitu ostean, Zegamako Gazte Herexakoen txerriaren zozketa egin da eta 036 izan da zenbaki saritua. Arratsaldean buruhandiak eta herritarren arteko San Martin pilota txapelketako finala egongo dira. Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk: