
Antzinako jolasak berreskuratze aldera, ziba jolasaren erakustaldi bikaina izan da gaur arratsaldean Urretxun. Ziba jolasean munduko txapeldun den Gerardo Monterok emanaldia eskaini du Urretxuko hainbat gunetan eta bere abileziak erakutsi ditu. Haurrez inguratuta egon da, eta akrobazia desberdinak egin ditu, erakustaldi gisara. Gero, haurrei akrobazia batzuk nola egin ditzazketen erakutsi die eta lehiaketatxo bat ere egin dute: Ziba denbora gehien dantzan edukitzea lortu duen haurrari, Monterok ziba bat oparitu dio.