Karpapean giro ederra dago Ataunen
Ataunen ere San Martin jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan. Gaur goizean giro hobea izan badute ere, arrasaldea karpapean pasa behar izan dute. Irrien lagunen ikuskizunaz gozatu dute haur zein gurasoek, kanpoan sekulako zaparrada ari zuen bitartea...
Ataunen ere San Martin jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan. Gaur goizean giro hobea izan badute ere, arrasaldea karpapean pasa behar izan dute. Irrien lagunen ikuskizunaz gozatu dute haur zein gurasoek, kanpoan sekulako zaparrada ari zuen bitartean. Pailazoak haurrak entretenitzen ari ziren bitartean, gauean jateko oilaskoak prestatzen ari ziren beste batzuk karparen bazter batean. Kanpoaldean, plastiko batzuekin estalita, grafiti tailerra egiten ari ziren beste batzuk, euriak utzi dien neurrian behintzat. Txokolate jana, sagardo dastaketa eta oilasko jana amaitzen dituztenean, Glaukoma eta Jalisko taldeek kontzertua emango dute giroa alaitzeko.













