
Zumarragako Udaleko ordezkaritza zabala bildu da gaur eguerdian Zumarragan egin den terrorismoaren biktimen omenaldian. PP, PSE, EAJ-PNV eta Bilduko ordezkariak inguratu dira 11:45ak aldera udaletxepeko arkupeetan, Zumarragako lau biktimen familiako zenbait kideekin batera eta handik biktimen omenezko monolitora joan dira denak batera. Han loreak jarri dituzte monolitoaren gainean eta minutu bateko isilunea egin dute. Amaitzeko, Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitz batzuk esan ditu. “Herri honetan gertatu zena kondenatzeko alderdi politiko guztiek azaldu duten batasuna” azpimarratu du Serranok.