CAFeko zuzendaritzak aurrera jarraituko du lan erregulazio espedientearekin
CAFeko zuzendaritzak lan erregulazio espedientearekin aurrera jarraituko duela jakinarazi dute sindikatuek. Goizean izan dute zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera, eta hura amaituta sindikatuek jakinarazi dute zuzendaritzak “gaur bertan t...
CAFeko zuzendaritzak lan erregulazio espedientearekin aurrera jarraituko duela jakinarazi dute sindikatuek. Goizean izan dute zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera, eta hura amaituta sindikatuek jakinarazi dute zuzendaritzak “gaur bertan tramitatuko duela delegaritzan lan erregulazio espedientea”. LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osatutako langileen batzordeak elkarrizketarako bidea hasteko eskatu dio zuzendaritzari, baina honek ez diela “jaramonik egin” jakinarazi dute. Asteazkenean batzarra egingo dute langileek, egoerari nola erantzun eztabaidatzeko.
Bilera egiten ari ziren bitartean elkarretaratzea egin dute gaur goizean CAFeko langileek. Enpresako LAB sindikatutik azaldu dutenez, “enpresaren zuzendaritzak enpresa batzordea deitua zuen 11:00etan, ezarri nahi duten Lan Erregulazio Espedientearen inguruko xehetasunak eta argudioak azaltzeko”. Batzordeak bilera egin behar zen bitartean bulegoen aurrean elkarretaratze bat egiteko deia egin die langileei. LAb sindikatutik esan dutenez, “Zoritxarrez enpresak aurrera jarraitzen du bere asmoekin”.














