Baserritarrak saritu dituzte Ormaiztegin
Baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko Ormaiztegiko, Ezkio-Itsasoko, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko baserritarrak saritu dituzte Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Guztira bost herrietako 55 baserri saritu dituzte: nekazaritza jarduera nagusi duten 17 baserri eta jarduera mistoa duten beste 38 baserri. Lehen multzoko baserritarrek 800 euroko sari bana jaso dute, eta jarduera mistoan aritzen diren baserritarrek 250 euroko sari bana. Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian elkartu dira bost herrietako baserritarrak, Giomen elkarteko ordezkariak eta herri bakoitzeko udaleko ordezkariak. Ezkio-Itsasotik hasita, banan banan herrika banatu dituzte sariak. Legazpiarrak izan dira bigarrenak saria jasotzen, ormaiztegiarrak hurrengoak, zumarragarrak ondoren eta urretxuarrak bosgarren. Sariketaren helburua baserritarrek egiten duten lana aitortzea da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “nekazaritza jarduera jaisten ari den neurrian, nabaria da baserritarrek zaintzen dituzten eremuetan ere gain-behera ematen ari dela. Horri eusteko, baserritarren lana birbaloratu behar da, egiten duten horretan jarraitzera animatzeko eta gizarteari egiten duten guzti horrek duen garrantziaz jabe arazteko”. Hirugarren urtez antolatu dute aurten sariketa. Ezkio-Itsasoko zortzi baserri saritu dituzte, Zumarragako 15, Urretxuko 9, Ormaiztegiko 4, eta Legazpiko 19. EZKIO-ITSASO: - Baserritik bizi direnak: Urkulegi-Urteaga eta Hariztizabal - Jarduera mistoa: Kataindegi, Mandubi Zahar, Olazabal, Pagoa, Urruti eta Zela LEGAZPI: - Baserritik bizi direnak: Egizabal, Erraizabal, Igaralde Goena, Makatza eta Urtatza. - Jarduera mistoa: Agirrezabal, [...]
Baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko Ormaiztegiko, Ezkio-Itsasoko, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko baserritarrak saritu dituzte Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Guztira bost herrietako 55 baserri saritu dituzte: nekazaritza jarduera nagusi duten 17 baserri eta jarduera mistoa duten beste 38 baserri. Lehen multzoko baserritarrek 800 euroko sari bana jaso dute, eta jarduera mistoan aritzen diren baserritarrek 250 euroko sari bana.
Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian elkartu dira bost herrietako baserritarrak, Giomen elkarteko ordezkariak eta herri bakoitzeko udaleko ordezkariak. Ezkio-Itsasotik hasita, banan banan herrika banatu dituzte sariak. Legazpiarrak izan dira bigarrenak saria jasotzen, ormaiztegiarrak hurrengoak, zumarragarrak ondoren eta urretxuarrak bosgarren.
Sariketaren helburua baserritarrek egiten duten lana aitortzea da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “nekazaritza jarduera jaisten ari den neurrian, nabaria da baserritarrek zaintzen dituzten eremuetan ere gain-behera ematen ari dela. Horri eusteko, baserritarren lana birbaloratu behar da, egiten duten horretan jarraitzera animatzeko eta gizarteari egiten duten guzti horrek duen garrantziaz jabe arazteko”. Hirugarren urtez antolatu dute aurten sariketa. Ezkio-Itsasoko zortzi baserri saritu dituzte, Zumarragako 15, Urretxuko 9, Ormaiztegiko 4, eta Legazpiko 19.
EZKIO-ITSASO:
– Baserritik bizi direnak: Urkulegi-Urteaga eta Hariztizabal
– Jarduera mistoa: Kataindegi, Mandubi Zahar, Olazabal, Pagoa, Urruti eta Zela
LEGAZPI:
– Baserritik bizi direnak: Egizabal, Erraizabal, Igaralde Goena, Makatza eta Urtatza.
– Jarduera mistoa: Agirrezabal, Agirrezabal, Arizti Goikoa, Astaola, Biurrain Azpikoa, Egizear, Eguzkitza, Ibarrola, Lakiola Haundi, Muru, Uerkalde, Zabaleta, Zabaleta, Zelanda Bekoa.
ORMAIZTEGI:
– Baserritik bizi direnak: Olaberrieta Txiki
– Jarduera mistoa: Iraegi, Lizarralde eta Udabarro Azpikoa
URRETXU:
– Baserritik bizi direnak: Agerre, Beain, Beidakar, Donardegi, eta Iturbe-behekoa
– Jarduera mistoa: Erratzu Goiko, Ipiñarrieta, Larreaga eta Zuloaga
ZUMARRAGA:
– Baserritik bizi direnak: Aitza, Oraa Goikoa, Sagaspe eta Saltsamendi
– Jarduera mistoa: Agerre, Aitzabaso, Gurrutxaga Azpikoa, Gurrutxaga Garakoa, Kortaberri, Landaburu, Leturiondo, Olarte, Urruti, Urruzti eta Zumakorta.