Ireki dute Haztegi ikastolako jaiotza
Ilara luzeak egin dira arratsalden Haztegi ikastolaren atarian. Urtero egiten duten jaiotza ofizialki ikusteko moduan jarri dute, eta legazpiarrek ez dute aukeratu galdu nahi izan. 18 urte daramate jaiotza egiten ikastolan, dena eskuz egindakoa izaten da, eta aurten, pàraje beroak ekarri nahi izan dituzte Legazpira. Guraso eta irakasle talde bat arduratzen da urtero jaiotza egiteaz. Lan handiko ekimena izaten da gainera, tamainaz ere handia izaten baita jaiotza. Urterik urte 20 bat laguneko taldea aritzen da lenean, eta legazpiarrentzat jada derrigorrezko hitzordua da jaiotza ikustera joatea. Lana ere ez da nolanahikoa izaten, dena eskuz egiteaz gain, irudiak mugitu egiten direlako. Aurten, adibidez, itsasontzi bat hara eta hona mugitzen da. Guztira, 20 pieza inguru mugitzen direla eraiki dute aurten jaiotza. Haztegi ikastolako jaiotza ikusi nahi duenak urtarrilaren 10era arte izango du aukera. Egun osoan zehar ikusi ahalko da, eta elementuak mugimenduan 17:00etatik 21:00etara egongo dira, egunero. Gabonetako jai egunetan, ordea, egun osoan jarriko dituzte irudiak mugimenduan.
Guraso eta irakasle talde bat arduratzen da urtero jaiotza egiteaz. Lan handiko ekimena izaten da gainera, tamainaz ere handia izaten baita jaiotza. Urterik urte 20 bat laguneko taldea aritzen da lenean, eta legazpiarrentzat jada derrigorrezko hitzordua da jaiotza ikustera joatea.
Lana ere ez da nolanahikoa izaten, dena eskuz egiteaz gain, irudiak mugitu egiten direlako. Aurten,
adibidez, itsasontzi bat hara eta hona mugitzen da. Guztira, 20 pieza inguru mugitzen direla eraiki dute aurten jaiotza.Haztegi ikastolako jaiotza ikusi nahi duenak urtarrilaren 10era arte izango du aukera. Egun osoan zehar ikusi ahalko da, eta elementuak mugimenduan 17:00etatik 21:00etara egongo dira, egunero. Gabonetako jai egunetan, ordea, egun osoan jarriko dituzte irudiak mugimenduan.