Liburuak, diskoak eta jostailuak eskura bost azoketan
Liburu eta disko azokak egiten ari dira asteburuan Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Ataunen eta Seguran, eta atzo arratsaldean hasita, eta bihar eguerdira arte, liburuak, diskoak eta jostailuak erosteko aukera dago bost gune horietan. Beasainen Loinazko San Martin plaza azpian jarri dute aurten azoka, Ordizian Barrena jauregian, Lazkaon plazako frontoian, Ataunen San Gregorioko elkargunean eta Seguran Botikaxahar kultur gunean. Herri bakoitzeko elkarte edo talde ezberdin batek antolatu ditu aurten ere azokak, eta bost udalen laguntzari esker, produktu guztiak %15eko deskontuekin eskura daitezke.
Produktu horien artean, hainbat goierritarren lanak erosteko aukera ere badago. Aurten, 14 lan plazaratu dituzte Goierriko idazleek, itzulpenak egin dituzten idazleak ere badira, hainbat ilustratzaile goierritarren irudiak dituzten argitalpenak, eta musika alorrean ere badira eskualdeko musikarien lanak eskuratzeko aukera ere. Ikus entzunezkoen artean, Nazioen Mundua ekimenak bultzatutako Gazta Zati Bat dokumentala ere erosi daiteke.
Azokak lotzen gaitu leloarekin, eta liburuak ere jolaserako balio dutela azpimarratuz, hainbat ekintza ari dira egiten bost azoketan. Irekiera ekitaldiez gain, liburu aurkezpenak, hainbat lehiaketatako sari banaketak, kontzertuak, bertso saioak… antolatu dituzte. Ekitaldi horiek gaur eta bihar izango dute jarraipena:
ATAUN: gaur, 19:00etan, Hiru gutun Iruñetik errezitaldi galderatsua. Bihar, 11:00etan, Josu Jimenez ipuin kontalariaren saioa, eta 13:00etan, Castillo Suarezen Urtebetetze festa poema liburuaren aurkezpena.
ORDIZIA: gaur, 17:30ean, Olentzero datorrela! ipuin kontaketa saioa Ixabel Milleten eskutik, eta 19:00etan, musika eskolako kideen emanaldia.
BEASAIN: gaur, 18:30ean, Kontukantoi taldearen ipuin kontaketa saioa, Bazen noizbait nonbait norbait zerbait egiten kontakizunarekin. Bihar, 13:00etan, Nazioen Munduaren Gazta Zati Bat DVDaren eta CDaren aurkezpena.
LAZKAO: bihar, 12:00etan, Goierriko Bertso Eskolako kideen saioa, eta 14:30ean, babarrun jana Gerriko txokoan.
- Beasaingo liburu azoka
- Beasaingo liburu azoka
- Beasaingo liburu azoka
- Beasaingo liburu azoka
- Beasaingo liburu azoka
- Dantzariak Beasaingo liburu azokan
- Dantzariak Beasaingo liburu azokan
- Bertsolariak Beasaingo liburu azokan
- Liburu azoka Seguran
- Liburu azoka Seguran
- Liburu azoka Seguran, argazki lehiaketako sari banaketa
- Liburu azoka Seguran
- Liburu azoka Seguran, Nerea Zubizarretak irabazi du argazki lehiaketa
- Liburu azoka Seguran
- Liburu azoka Seguran
- Liburu azoka Ataunen
- Liburu azoka Ataunen
- Liburu azoka Ataunen
- Liburu azoka Lazkaon
- Liburu azoka Lazkaon, merkatu txikia
- Liburu azoka Lazkaon
- Liburu azoka Lazkaon
- Liburu azoka Lazkaon
- Liburu azoka Lazkaon
- Liburu azoka Ordizian
- Liburu azoka Ordizian
- Liburu azoka Ordizian
- Liburu azoka Ordizian
- Liburu azoka Ordizian, ipuin kontaketa saioa
- Liburu azoka Ordizian, ipuin kontaketa saioa
- Liburu azoka Ordizian, ipuin kontaketa saioa