Sortu alderdia eratzeko batzarrak egiten ari dira
Sortu alderdi politikoa egiteko batzarrak egiten ari dira gaur Goierriko hainbat herritan, Sortzaile prozesuaren barruan. Bigarren bilera erronda honetan, alderdiaren ildo politikoa izango dena landu dute aurrena. Ondoren, taldeka banatuta, ponentzia eta arlo ezberdinak landu dituzte. Beasainen, Igartza jauregian bildu dira (irudian); Ordizian, Barrena jauregian; eta Urretxun, kultur etxean. Hiru saio horiek gaur goizean izango dira; Lazkaon, berriz, astearte arratsaldean, 18:45etik aurrera elkartuko dira, kultur etxean.
![](http://beasain.hitza.eus/files/2012/12/sortu-300x200.jpg)