Galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du Ampo Ordiziak
Markagailua: 9. Min. Sanchezen entsegua (5-0) 32. Min. Carter-en entsegua, Pedriton gauzatua (12-0) 48. Min. Tudelaren entsegua (12-5) 61. Min. Pedritok gauzatutako zigor-kolpea (15-5) 66. Min. Llanaren entsegua (20-5) 76. Min. Sempereren entsegua. Pedritok gauzatua (27-5) 80. Min. Carrizok gauzatutako zigor kolpea (30-5) Urte honetako etxetik kanpoko azken partida galdu du Ampo Ordiziak Valladoliden. 30-5 galdu du asteburuan Cetransa El Salvadorren kontra. Porrot honekin, sailkapeneko lehen bi postuak urrundu egin zaizkie ordiziarrei, hirugarren jarraitzen badute ere. Bigarren zatian bazirudien ordiziarrak berpiztu egingo zirela eta Tudela entsegu bat ere lortu zuen, baina epaileak Krolli eta Mujikari ateratako txartel horiek erreakzioa baldintzatu zuten. Partidaren amaieran, Axiok Joanes Aierbe kapitainaren falta asko somatu dutela nabarmendu zuen, “bere kuraia” ezin izan dutela ordezkatu esanez. “Espero dezagun Universidad de Vigoren aurkako partidaren atzetik dugun oporraldiak on egingo digula” esan zuen entrenatzaileak.
9. Min. Sanchezen entsegua (5-0)
32. Min. Carter-en entsegua, Pedriton gauzatua (12-0)
48. Min. Tudelaren entsegua (12-5)
61. Min. Pedritok gauzatutako zigor-kolpea (15-5)
66. Min. Llanaren entsegua (20-5)
76. Min. Sempereren entsegua. Pedritok gauzatua (27-5)
80. Min. Carrizok gauzatutako zigor kolpea (30-5)
Urte honetako etxetik kanpoko azken partida galdu du Ampo Ordiziak Valladoliden. 30-5 galdu du asteburuan Cetransa El Salvadorren kontra. Porrot honekin, sailkapeneko lehen bi postuak urrundu egin zaizkie ordiziarrei, hirugarren jarraitzen badute ere. Bigarren zatian bazirudien ordiziarrak berpiztu egingo zirela eta Tudela entsegu bat ere lortu zuen, baina epaileak Krolli eta Mujikari ateratako txartel horiek erreakzioa baldintzatu zuten.
Partidaren amaieran, Axiok Joanes Aierbe kapitainaren falta asko somatu dutela nabarmendu zuen, “bere kuraia” ezin izan dutela ordezkatu esanez. “Espero dezagun Universidad de Vigoren aurkako partidaren atzetik dugun oporraldiak on egingo digula” esan zuen entrenatzaileak.














