Imsersoren terma sozialerako programa
Termalismo Sozialerako Programan parte hartu nahi duten pentsiodunentzat izena emateko epea irekita dagoela azaldu dute Idiazabalgo Udaletik. Interesa dutenek Jubilatu Elkartean edo udaletxean eska ditzakete bete beharreko baldintzen oinarriak eta imprimakiak. Otsailetik abuztura bitarteko txandentzat urtarrilaren 14ean amaitzen da izena emateko epea.