Beasainek 3-0 irabazi dio Leioari
3-0 emaitzarekin irabaziz hasi du urtea Beasain futbol taldeak. Leioaren kontra lortu dute garaipena, partida serioa jokatuta. Sendo aritu ziren beasaindarrak atzekaldean, eta aurrekaldean “kalitate altuko jokaldiak” egin zituzten.
Lehen zatia parekatua izan zen. Bizkaitarrek baloi luzeetan oinarritu zuten euren jokoa, Markel Robles bilatu asmoz, baina Elustondok, Quintanak, Imazek eta Gurruk osatutako atzeko lerroak “lan txukuna” egin zuen, Txusta atezainari atea hutsean mantentzen lagunduz.
Aurrelarien artean, Imaz billabonarraren lana azpimarratu dute, 26. minuturako taldea garaipenaren bidean jari baitzuen, bi burukadari esker. Atsedenalditik bueltan, erritmo altua jarri zioten jokoari, eta kanpotarrek aukera garbienak izan zituzten uneak izan ziren horiek. Bigarren zatiko 20. minutuan sartu zuten beasaindarrek hirugarrena, Pastriainen, Briten eta Aierteren arteko jokaldi “azkar eta polit” batean. Axio kapitainak sartu zuen gola.













