
Ordiziako Udalak Oianguren parkeko taberna urte osoan zabaltzeko asmoa agertu du. Hori dela eta, urtarrilaren 3an esleipen berria jarri zuen martxan, eta taberna hori kudeatzeko interesa dutenek ostirala –hilak 11– baino lehen eman behar dute izena.
Instalazio horrek zabalik egon behar lukeen gutxieneko ordutegia ere zehaztu du udalak. Ekainetik irailera –uda garaian– hamabi orduz egon beharko du irekita astelehenetik ostiralera (12:00-00:00), eta asteburu eta jai egunetan 11:00etatik 00:00etara. Gainontzeko datetan, asteburu eta jai egunetan, 11:00etatik gauerdira izango da ordutegia. Taberna kudeatzeko oinarrizko prezioa hileko 200 euroko izango da –BEZ aparte– , eta ezarri beharreko behin betiko bermea, berriz, 12.000 eurokoa. Kontratua urtebetekoa izango da, beste urte bat luzatzeko aukerarekin, baldin eta bi aldeek hala irizten badiote.
Informazio gehiago: http://www.ordiziakoudala.com.