Cinevasco.com webguneak aurten lehendabizikoz emango dituen Euskal Bobinak sarietarako hautagaietan goierritarrek parte hartzen duten hainbat lan daude. Webguneak urtebete egin duela ospatuko du sari banaketa ekitaldiarekin, eta bertan, euskal zinemagintzaren barruko lanak eta profesionalak sarituko dituzte.
Gazta zati bat dokumental onenaren sarirako hautagaien artean dago. Sara Cozar ordiziarrak parte hartzen duen Bypass filmak, Film Onena-ren saria jasotzeko aukera du.
Urtarrilaren 18ra arte egongo da irekita bozkatzeko aukera
cinevasco.com webgunean