Lazkaoko Udalak 7,2 milioi euroko aurrekontua du 2013rako
Abenduaren 27an onartu zuen Lazkaoko Udalbatzak 2013. urterako udal aurrekontua. Denera 7.279.670 euro edukiko dituk, iazkoa baino 265.663 euro gutxiago (%3,52ko beherakada). Bilduren aldeko botoekin atera zen aurrera txosten ekonomikoa; EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten.
Lehentasuna udaleko funtzionamendua mantentzeari, arlo sozialari eta herriko talde zein eragileei eman zaie. Inbertsio garrantzitsuena Kanpandegiko errotonda izango da, 1,2 milioi eurorekin. Milioi bat pasatxo Foru Aldundiak finantzatuko ditu, eta gainerakoa Industrialdeak. Gainontzeko inbertsio “txikietarako” 100.000 euro edukiko ditu.













