Bilduren esku dauden udalek ez diote dirurik emango Eudeli
Berria.info • Bildu koalizioak jakinarazi du bere esku dauden udalek ez diotela dirurik emango Eudel EAEko udalen elkarteari, horrek jarrera aldatzen ez duen bitartean. “Elkartearen funtzionamenduari eta helburuei buruzko eztabaida zabaltzen ez den artean” eten du ekarpen ekonomikoa Bilduk.
Haren bost ordezkarik gaur Donostian emandako prentsaurreko batean esan dute Bilduren asmoa Eudeleko kide izatea dela eta EAEko udalen elkartea eta Udalbiltza “bateragarriak” direla. “Sentsibilitate eta eredu desberdinen arteko gutxieneko akordioa” nahi du koalizioak Eudelen.
Goierrin XX herritan du alkatetza Bilduk: Ataun, Zaldibia, Segura, Itsasondo, Legorreta, Urretxun, Legazpin, Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Ormaiztegin.