Elur-kota 400-500 metroan kokatuko da gaur Goierrin
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, elur kota 400 metrora arte jaitsi daiteke gaur Goierrin. Zerua oso hodeitsu egongo da gaur eta prezipitazio txikia egingo du. Trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea handia da eta agentziaren arabera, elur-kota 400-500 metro inguruan egon liteke egunaren amaieran. Mendebal/hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Azken orduetan haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra hartuko du. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez da egongo. Goiz parteko tenperaturak izan dira eguneko beroenak, eta arratsalde parterako hotza iragarri dute.
Biharko egunari dagokionez, Euskalmeten arabera, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Goizaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta gainontzeko orduetan ere hori gertatzeko arriskua egongo da, noizbehinka zaparrada txikiak bota baititzake. Trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea handia da, egunaren lehenengo zatian batez ere. Goizean goiz elur-kota 400-600 metro inguruan kokatuko da, eta gaualdean igo egingo da, 800 metro ingurura. Bestelakoan, bihar mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, hau ere egunaren lehenengo partean batez ere. Tenperaturan aldaketarik ez da egongo edo gutxi jaitsiko dira.