Errekara salto eginez ihes egiten saiatu da Ormaiztegin atxilotuetako bat
Beasaingo Ertzain-Etxeko ertzainek bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizean Ormaiztegin. 37 eta 22 urte ditzute atxilotuek, eta tabako saltoki batean lapurtzea leporatzen diete. Atxilotuetako batek errekara ere egin du salto ihes egin asmoz, baina ez du bere helburua lortu. Estankoan tabakoz betetako hiru zabor poltsa atzeman dituzte, “garraiatzeko prest zeudenak”.
Atxiloketa goizeko bostak aldera gertatu da. Pertsona batek Ormaiztegiko estakoan lapurtzen ari zirela ohartarazi die ertzainei. Hauek, “oinez ihesi zihoazen” hiru pertsona topatu dituzte bertan. harrapatzen saiatu dira eta horietako bat errekara ere bota da. Bere burua inguratuta ikusi duenean, ihes egiteko aukerarik ez zuela ikusirik, lehorrera itzuli da. Bertan atxilotu dute. Bigarren bat ere harrapatu dute, hau Zumalakarregi kalean. Tabakoz betetako poltsen modukoak zeramatzala jakinarazi dute poliziek. Hirugarrenak ihes egitea lortu du, esan dutenez, “tabako kantitate batekin”.
Lapurrak ateko pertsiana puskatuz sartu dira estankora, eta alarmak ere deskonektatu dituzte. Inguru horretako kale argiteria ere itzali dute. Poliziek esan dutenez, lapurrak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira, eta polizien arabera, “Estatu Espainiarrean lapurretan modu ibiltarian egin ohi dituzte”.