Goierriko urtegien betetze maila %96 ingurukoa da
Azken egunetako euriak erabat bete ditu eskualdeko urtegiak, eta ia erabat beteta daude. Barrendiola (Legazpin), Lareo (Ataunen) eta Arriaran (Beasain) dira eskualdeko hiru urtegiak, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak emandako datuen arabera urtegien betetze maila %96ko da gaur, urtarrilak 22.
Barrendiolako urtegiak 1.482.000 metro kubiko ur hartzeko gaitasuna du eta %95,67 dago beteta. Lareoko urtegiak, berriz, 2.230.000 metro kubiko ur gorde ditzake eta %96,68 dago beteta. Hiru urtegietan handiena Arriaran da, 3.013.000 metro kubiko ur hartzeko gaitasunarekin, eta Ur Kontsortzioak emandako datuen arabera %96,81 dago beteta. Barrendiolako urtegitik 26.015 biztanle ingururi iristen zaio ura, Lareotik 1.514 biztanle ingururi eta Arriarango urtegitik 36.398 biztanle ingururi.
[nggallery id=15]