Ion Izagirre izan da euskaldun azkarrena Tour Down Under lasterketako lehen etapan
Ion eta Gorka Izagirre ormaiztegiarrak eta Garikoitz Bravo lazkaotarra Australian daude, Euskaltel txirrindulari taldearekin Tour Down Under lasterketan parte hartzen. Atzo jokatu zen lehen etapa, eta Ion Izagirre izan zen helmuga zeharkatzen lehen euskalduna, hamalaugarren postuan. Bere anaia Gorkak 23. postuan amaitu zuen, eta Bravok 54.ean. Taldean helmugaratu ziren guztiak, Andre Greipel garailearekin batera, lasterketa sprintean erabaki baitzen.
Gaurko etapa 117 kilometrokoa izango da, Mt. Barker eta Rostrevor artean.
• Lasterketako informazioa, argazkiak eta bideoak: steephill.tv/tour-down-under/
• Lasterketaren webgune ofiziala: tourdownunder.com.au
Gaurko etaparen prebia: