Otsailaren 9an jokatuko da Argi Berri elkarteko mus txapelketa azkarra
Otsailaren 9an XXXVI. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da Ordiziako Argi Berri elkartean. Lau erregetara, sei hamarreko hiru ustelera jokatuko dute, eta bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu izena emateko. Zortzi sari banatuko dituzte:
1. Saria: 1.500 euro eta txapelak
2. Saria: 800 euro
3. Saria: 400 euro
4. Saria: 200 euro
5. Saria: Arkume bat eta bi txuleta
6. Saria: Arkume bat eta bi txuleta
7. Saria: Lau afari (Oteñe erretegian)
8. Saria: Lau afari (Begiristain sagardotegian)
Elkarteko lehen bikotea: Bi txuleta
Herriko lehen bikotea: Bi txuleta eta bi ardo botila
Lehenengo emakume bikotea: Lurrindegiko lote bat
16:30ean hasiko dute txapelketa.