Yerko Ortiz legazpiarrak 'Urrezko Pua' gitarra lehiaketa irabazi du
Yerko Ortizek (Legazpi, 1986) Leize Gorria kultur elkarteak antolatutako Urrezko Pua gitarra lehiaketan lehendabiziko saria irabazi du. Heavy-ak gaztetatik erakarri du Ortiz, eta dioenez, gitarra zaletasuna ere hortik datorkio, seguruenik.
Yerko Ortizek (Legazpi, 1986) Leize Gorria kultur elkarteak antolatutako Urrezko Pua gitarra lehiaketan lehendabiziko saria irabazi du. Heavy-ak gaztetatik erakarri du Ortiz, eta dioenez, gitarra zaletasuna ere hortik datorkio, seguruenik.
Bere aitak ganbaran gordeta zuen gitarra batekin hasi zen, bere kabuz, lehenengo akordeak jotzen 16 urterekin. Gerora, zaletasuna lanbide bihurtu zitekeela ulertu zuenean, gitarra ikasketak hasi zituen. Bere ibilbidean, musika talde ezberdinetako kide ere izan da.
Ezer baino lehen, zer suposatu du zuretzat Urrezko Pua sariak?
Batez ere aurrera jarraitzeko akuilua izan da. Pertsonalki gehiago ikasteko aukera ere eman dit, lehiaketarako prestatu beharra izan dut azkenean, hobetzeko motibazioa izan da.
Eta profesionalki?
Jende asko ezagutzeko aukera ere eskaini dit eta, batez ere, Donostia inguruko musikaren munduan nire burua ezagutzera emateko balio dit. Horrek ate gehiago irekitzeko aukera eskainiko didala uste dut. Bestela, inguruan daukadan jende guztiaren babesaz ohartzeko ere baliagarria izan da. Egia esan, niri baino beraiei egin die ilusio gehiago lehiaketa irabazteak.
Jasotako esperientziaz gain, sariak ere jaso dituzu.
Bai. Urrezko pua ezaguna, alde batetik. Urrezkoa dela benetan esan didate, eta merkatuan 300 euroko balioa omen dauka. Bestetik Fender stratocaster custom shop relic 56 gitarra bat. 50 bat urte edukiko balitu bezala eginda dago, izkinak zaharkituta. 3.000 euroko gitarra bat da. Honetaz gainera, lehiaketako hamar gitarra jotzaile onenek CD batean abesti bana argitaratzeko aukera izango dugu.
Elkarrizketa osoa bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.