Eibarrek Irazustabarrena atezaina fitxatu du
Azken denboraldietan Beasainen jokatu duen Jon Irazustabarrena Txusta atezaina Eibar taldeak fitxatu du. Usurbildarra da jaiotzez, eta 26 urte ditu. Beasainez gain, Sanse, Eibar B eta Lagun Onak taldeetan aritu izan da Txusta. Hasiera batean, denboraldia amaitu arteko kontratua egin dio Eibarrek, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Pasa den denboraldian, 3. mailan gol gutxien jaso zuen atezaina izan zen Txusta. 2. B mailan ariko da hemendik aurrera.