Festetan txosna jarri nahi dutenentzat bilera, asteartean
Beasaingo festak gerturatzen ari direla eta dagoeneko hasiak dira batzuk prestaketa lanetan. Hala, txosnaren bat jarri nahi duten talde guztiei bilera baterako deia egin diete. Asteartean, hilak 29, elkartuko dira, 19:30ean, Arrano tabernan.