Gernika eta Ampo Ordiziaren arteko partidak irudi ikusgarriak utzi ditu
Ampo Ordiziak 34-12 galdu du asteburuan Gernikan. Lokaztutako zelaiean jokatu dute, eta partidak irudi ikusgarriak utzi ditu, oraingo honetan, Carlos Mediavilla urretxuarrren kameratik begiratuta. Mediavillaren irudietan partidaren gogortsuna, nekea, eta adiskidetasuna ikus daitezke, modu bikainean harrapatuta.
[nggallery id=17]
Partidari dagokionez, ordiziarrak 34-0 galtzen joan ziren. 64. minutuan lortu zituzten lehen puntuak, eta jadanik beranduegi zen partidari buelta emateko. Bizkaia Gernikak, bere aldetik, txapelketako talde onenetarikoa dela erakutsi zuen. Lokatzez betetako zelaiak ere lagundu zion horretan, bizkaitarrak ohituago baitaude zelai horretan jokatzen. Axio Arañaren esanetan, ordiziarrek “akats txiki” ugari izan zituzten, eta horiek baliatu zituzten gernikarrek markagailuan 34 puntuko aldea lortzeko. Hala ere, taldearen jarrera txalotu zuen Arañak, “bide zuzenean goaz”.