Ekintzaz betetako asteburuarekin hasi dituzte Idiazabalen San Blasak eta jendetza ibili da bi egunetan. Larunbatean herri mailako plater hausketa eta Euskal Herriko sokatira txapelketa egon ziren arratsalde partean eta iluntzean txistulari kontzertua egon zen. Gainera, iaz bezala aurten ere Nazario Telleriaren ikasle izandako txistulari mordoxkak kalejira egin zuten kontzertua hasi aurretik Idiazabalgo kaleetan. Gauean kontzertuak egon ziren gaztetxean.
• Ikusi sailkapen osoa
Igandea krosarekin esnatu zen Idiazabalen. Haurrek korrika egin zuten lehenik eta gero helduxeagoek. Tartean, Jose luis Elio, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako maisua izan zenari omenalditxoa ere egin zioten krosaren antolatzaileek. Arratsaldean haurren danborradak hartu zituen herriko kaleak eta iluntzean futbito txapelketako finalerdiak jokatu zituzten.
[nggallery id=18]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.