Amaitu da Australiako Tour Down Under lasterketa, eta Ion Izagirre ormaiztegiarrak sailkapeneko laugarren postuan amaitu du. Bere anaia Gorkak zazpigarren egin du, eta Garikoitz Bravok 54. Izagirre anaietan gazteenak 32 segundura amaitu du sailkapen nagusian. Lasterketa bikaina egin du ormaiztegiarrak, eta hori, azken emaitzan ere islatu da. Gorka Izagirre ere oso fin aritu da. Zazpigarren amaitu du, liderrarengandik 36 segundura. Bravok, bere aldetik liderrak baino 11 minutu eta 17 segundu gehiago behar izan ditu lasterketa amaitzeko. 54. postuan amaitu du Lazkaokoak.
Tom Jelte Slagter holandarrak irabazi du lasterketa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.