Beasain eta Ormaiztegi artean dagoen Lapurretxeko orubean, jendeak botatako zaborra pilatzen ari zen. Bi herri horietako udalek, elkarlanean atera dute hango zabor guztia. Bitarteko mekanikoak erabili dituzte, eta denera, 260 tona inguru hondakin atera dituzte. Lur sailen jabeak, berriz, ubideak garbitzeaz arduratu dira.
Bildutako zaborraren artean, obretako materiala, altzariak eta aparailu elektronikoak aurkitu dute, besteak beste. Lapurretxe Sasieta zabortegiaren ondoan dago, eta bi udalek, altzari eta zabor handiak hara eramateko deia egin diete herritarrei. «Herritar guztion ardura da gure inguruak txukun eta garbi mantentzea».