Korrika 17 Legorretatik barrena sartu zen Goierrin
Korrika badator. Bost aste besterik ez dira falta euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasteko. Andoaindik abiatuko da 18. edizioa, martxoaren 14an, eta hilaren 24an bukatu, Baionan. Goierritik bi aldiz pasako da ibilbidea; bietan ere, gauez. Aurreneko egunean Goierriko 13 herri pasako ditu; Goierri Garaitik, ordea, martxoaren 21ean pasako da.
Eman euskara elkarri da aurtengo edizioaren leloa. Hitz horien bidez, euskara “kohesiorako tresna” eta “elkarbizitzarako gakoa” dela aldarrikatu nahi dute, eta hizkuntzaren erabileraren garrantzia nabarmendu. Hori dela eta, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasleei egingo diete omenaldia.
Gaur eguerdian eman dute ibilbide osoaren eta egutegiaren berri. Berrikuntza moduan, telefono mugikorrerako aplikazio bat ere sortu dute, une bakoitzean, Korrika norbere herritik zenbat kilometrotara dagoen eta noiz iritsiko den esaten duena. Momentuz, Goierriri dagozkion ibilbidea eta ordutegia, ondoko zerrendan ikus daitezke:
Martxoak 14, osteguna:
- 19:52 Ikaztegieta
- 20:12 Legorreta
- 20:37 Itsasondo
- 20:44 Ordizia
- 21:09 Zaldibia
- 21:34 Lazkao
- 22:07 Olaberria
- 22:25 Idiazabal
- 22:38 Olaberria
- 22:51 Beasain
- 23:49 Ormaiztegi
- 00:07 Mutiloa
- 00:25 Zerain
- 00:38 Segura
- 01:16 Zegama
- 03:11 Altsasu
Martxoak 21, osteguna:
- 00:41 Bergara
- 01:47 Urretxu
- 02:07 Zumarraga
- 02:25 Urretxu
- 02:50 Legazpi
- 04:22 Oñati