'All Blacks'-en defentsa zulatu du Julen Goiak
Julen Goia errugbi jokalari idiazabaldarrak Espainiako zazpiko selekzioarekin jokatu du asteburuan, Zeelanda Berriaren kontra. Goiaren taldeak galdu egin zuen All Blacks mitikoen kontra, baina partidan bere aletxoa utzi zuen Miarritzeko jokalariak, izan ere, partida bukatzeko bi minuturen faltan, entsegua lortu zuen.