Ataungo eskolako haurrek inauteri jaialdiak egingo dituzte, bi egunetan
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean bi egunetan ospatuko dute inauteria. Bihar, osteguna, 17:00etan, jaialdia egingo dute Herri Antzokian, gurasoentzat eta herritarrentzat ikuskizuna eskainita. 16:45ean irekiko dituzte ateak, eta aretoa betetzen denean ezingo da jende gehiago sartu, segurtasunagatik. Etzi, ostirala, emanaldia Olaberriko eta Zegamako eskoletako haurrentzat eta Ataungo ikaskideentzat errepikatuko dute, 09:30ean. Ezingo da beste inor sartu. Ostiralean eskola 12:30ean bukatuko dute, eta arratsaldean ez dute eskolarik.