Auzoetan 100.000 euro zertan gastatu erabakiko dute gaur bilera batean
Joan den urtarrilaren 9an aurrekontu parte hartzaileei buruzko bilera bat egin zen udaletxeko batzar aretoan, auzoetako bizilagunek 100.000 euro zertan inbertituko lituzketen jakiteko. Jasotako proposamen horien inguruko balorazio ekonomikoak egin ditu udalak hilabeteren buruan, eta gaur, 19:00etan, udaletxean egingo den bileran emango ditu ezagutzera. Gaurko bileran erabakiko dute 100.000 euro horiek zertan inbertituko dituzten.
Jasotako proposamen batzuk
Urtarrileko bileran proposamen nahikoa jaso zituen udalak . Eskarabillako bizilagunek atsedenerako gune bat sortzea, skate parkera joateko pasarela egitea, eta Andra Marin eta Etxezarretan igogailuak jartzea proposatu zuten. San Joan auzoan, berriz, auzolana egitea eta urbanizazioak iraun bitartean kaleak txukuntzea lehenetsi zen. Buztuntzakoek plazan berdegunea sortzea proposatu zuten, Altamira eta Otegi Eneakoek parkea kon- pontzea, eta herrigunekoek komun publikoak txukuntzea.












