Garapenerako zortzi proiektutara 78.000 euro bideratu ditu udalak
Kooperazio proiektuak garatzeko zortzi proiektutara 77.763 euro bideratzea da Ordiziako Udalbatzak joan den astean, urtarrilaren 31n, egin zuen osoko bilkuran hartutako erabaki nagusia. Aurrez, beste hamar puntu onartu zituen udalbatzak, eta azken hori bezalaxe, alderdi guztien oniritzia jaso zuten gai guztiek. Agintaldi honetako urte eta erdian gai guztiak aho batez onartu ziren osoko bilkura bakarra izan zen urtarrilekoa. Tartean PSE-EEk aurkeztutako hiru mozio zeuden, eta San Joanekin lotutako lau puntu. Apenas izan zen eztabai- darik, eta osoko bilkura ordu erdi eskas batean bukatu zen.
Gobernuz kanpoko erakundeei diru laguntzak emateko araute- gia aintzat hartuta, eta 2012ari zegokion deialdia egin ondoren, udalak 19 proiektu zituen eta horietako zortzi diruz laguntzea erabaki zuen. Zazpi proiektuk 10.925na euro jasoko dute. Honakoak dira: Manos Unidas, Mundubat Fundazioa, Gipuzkoako Medi- cus Mundi, Mugen Gainetik, Nazioarteko Elkartasuna, Bakearen aldeko Asanblada eta Euskal He- rriko Serso San Viator. Phagma
Mundubat Fundazioak El Salvadorreko emakumeen alde duen proiektu bat da laguntza jaso duenetako bat. Drolma Tibeten aldeko elkarteak, berriz, 1.365 euro jasoko ditu.
Belen Maiza zinegotziaren ara- bera, onartutakoak «proiektu oso sendoak» dira, «erakunde horien egitura ere sendoa» delako, baina kezkatuta azaldu zen GKE txikiagoak diru laguntzari gabe geratu direlako, Herriak Elkarlanean tartean. Gai hori errebisatzeko konpromisoa hartu zuen Maizak.
PSE-EEren mozioak aurrera
PSE-EEk hiru mozio aurkeztu zituen osoko bilkurara, eta xehetasun txiki batzuk moldatuta, Bilduren, EAJren eta sozialisten babesa jaso zuten. Lehen mozioa herritarren partaidetzari buruzko akordio markoaren ingurukoa zen; bigarrena, pentsioak eguneratzearen eta errebalorizatzearen aldekoa; eta hirugarrena eta azkena Indian ematen ari den genero indarkeariaren aurkakoa.
Azken mozio horren inguruan, EAJko bozeramaile Jose Migel Santamariak esan zuen zalantza sortzen zaiola ea osoko bilkura den nazioarteko gai horiek aurkezteko gunea, esanez horrelako kasuak egunero eta munduko
leku askotan daudela, eta agian beste foro batean lantzeko egokiagoak direla. Santamariaren azalpena ulertzen zutela erantzun zuten Igor Eguren alkateak eta Iñaki Dubreuilek.
Ordizia Lantzenekin eta San Joan auzoko lur sail batzuen xehetasun azterketekin lotura zuten lau puntuak eztabaidarik gabe onartu zituzten, baita Imanol Iturriotz Euskara zinegotziak EBPN beste urtebetez luzatzeko egindako proposamena ere. Otsaileko osoko bilkuran udal aurrekontua onartzekoak dira.