Gaztetxeko errifaren zenbaki saritua, 2.205a
Milagrosako eraikinean gaztetxe berria egiteko lanean ari dira gazte asanbladako kideak azken hilabeteetan. Lan horiek sortu dituzten eta oraindik ere sortuko dituzten gastuei aurre egiteko, errifak atera zituzten gazteek, eta orain txartel saritua zein den jakinarazi dute, 2.205 zenbakia. Txartelaren jabeak gazte asanbladako kideekin jarri behar du harremanetan saria jasotzeko.