Goi tentsioko linearen aurkako plataformaren bilera
Nafarroako Deikaztelu eta Ezkio-Itsaso batuko dituen goi tentsioko linearen aurkako plataformak bilera egingo du bihar Seguran. 19:00etan izango da, kultur etxean. Plataformatik jakinarazi dutenez, batzar informatiboa izango da biharkoa. Astelehenean, berriz, Goierriko udaletako hautetsiek bilera egingo dute Gabiriako kultur etxean, 19:00etan.