Minbizi gaixoei eta senideei zerbitzuak ematen hasi dira Zumarragako egoitzan
Gizarte langile eta psikologo bana egongo da egoitzan hainbat astegunetan; boluntarioak ere bai Aurreko urtarrilaren 10ean Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zumarragan egoitza inauguratu eta gero, bertan emango dituzten zerbitzuen ordutegiak zehaztu dituzte jada elkartekoek. Zerbitzu gehienak minbizi gaixoei eta senideei zuzenduta dauden arren, edonori zabaldutako ekintzak ere egingo dituzte.